09:18

Ekonomia

Mobilizazioak

Frantziako kamioilariak ere, lan erreformaren kontrako protestan

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren egunez, Frantziako errepide sareko leku estrategikoak blokeatu dituzte garraiolariek.

  • Frantzia greba

    Frantzia greba

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bigarren egunez, lantoki dituzten errepideetan protesta egin dute Frantziako garraiolariek. Gobernuak onartu asmo duen lan erreformaren kontra, Frantziako errepide sareko leku estrategikoak euren kamioiekin blokeatu dituzte gaur, atzo egin zuten moduan.

Mobilizazioak herrialdearen mendebaldean izan dira bereziki. Le Havre portuko industrialderako sarbidean paratu dituzte kamioiak, France Bleu irrati kateak jakinarazi duenez.

Normandian ere kamioien ilarak izan dira, eta, ondorioz, ibilgailuek zail eduki dute Grand Quevilly petrolio findegira sartzea eta Caen hirira sartzeko autobidea erabiltzea.

Bretainian (ipar-ekialdea) eta Auvernian (erdialdea) ere mobilizazioak egin dituzte kamioilariek.

Lievin (iparraldea), A26 eta A21 autobideek bat egiten duten lekuan, ordainlekuetako hesiak altxatu dituzte garraiolariek, autoak ordaindu barik pasa zitezen.

Ostegunean ere, lanuzteak

Mobilizazio eta lanuzte ugari daude deituta asteon Frantzian. Atzo manifestazioak izan ziren hiri nagusietan, eta kamioilariek errepideak blokeatu zituzten.

Protesten aurrean entzungor, lege-proiektua aurrera aterako duela berretsi zuen Hollandek.

Sindikatuek, baina, lehengo lepotik dute burua, eta mobilizazio gehiago deitu dituzte ostegunerako. Aire-kontrolatzaileek greba dute deituta, eta Orlyko aireportuan (Paris) hegaldien % 15 bertan behera utzi dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena