13:04

Ekonomia

BERRIKUNTZA

Basaurikoa izango da Bridgestoneren lantegirik modernoena

Agentziak | Erredakzioa

Horretarako, Japoniako multinazionalak 45 milioi euroko inbertsioa egingo du Basauriko lantegian.

  • Brigestone lantegian, Basaurin (Bizkaia). Artxiboko irudia: EFE

    Brigestone lantegian, Basaurin (Bizkaia). Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Basauriko (Bizkaia) lantegian 45 milioi euroko inbertsioa egingo du Bridgestone Japoniako multinazionalak, munduan dituen 171 fabriken artean automatizatuena izateko.

Gorka Diez Bridgestone Hispaniako zuzendari nagusiak eman du horren berri, gaur Basauriko lantegira egindako bisitan. Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua ere izan dira bertan.

Diezen hitzetan, Basauriko lantegia taldeko automatizatuena izango da, enpresaren ekoizpen prozesua hobetu eta enpresa digitalizatzeko 45 milioi euroko inbertsioa egin ostean.

900 langile izango dituen fabrika horretan, antolaketa sistema berri bat ezarriko dute, eta langileen lana hobetzeko "coaching" izeneko prozesua erabiliko dute.

"Epe luzean inbertitzeko toki egokia izango da Basauri", esan du Bridgestoneko zuzendariak. Izan ere, lan-kostu txikiagoak dituzten herrietako fabrikekin lehian izateko gai izan da Basauriko lantegia.

Dayton, gurpil-azal merkeak

Ildo horretan, Basauriko fabrikak Dayton markarekin gurpil-azal berria eta merkeagoa ekoiztea eta saltzea lortu duela esan du Diezek.

Bridgestone "kudeaketa aurreratuan eta berrikuntza teknologian erreferente eta Bizkaiko enpresa txiki eta ertainentzat eredu" dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena