09:38

Ekonomia

Eusko Legebiltzarra

ArcelorMittaleko langileek euren egoera azalduko dute Legebiltzarrean

eitb.eus

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean hitz egingo dute, euren egoeraren berri eman eta politikarien inplikazioa eskatzeko.

  • Zumarragako ArcelorMittaleko langileak legebiltzarrean

    Zumarragako ArcelorMittaleko langileak legebiltzarrean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zumarragako ArcelorMittaleko langileak Eusko Legebiltzarrean izango dira gaur. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean euren egoeraren berri eman eta politikarien inplikazioa eskatuko dute.

Larunbateko manifestazioaren ondoren etorriko da gaurko agerraldia. Sindikatu guztiek deituta, Bilboko kaleetan zabaldu zuten protesta "Gure industriaren defentsan" lelopean.

Negoziazioak

Zumarragako Arcelorreko langile batzordea eta zuzendaritza ostiralean bildu ziren bosgarren aldiz, eta azken bilera omen zen hura. Azkenean, alde bakoitzak bereari eutsi zion eta ez zituzten jarrerak hurbildu.

Esperantzarako zirrikiturik zabaltzen duen akordio bat behintzat lortu zuten, elkarrizketarako epea luzatu baitzuten. Hala, hurrengo hitzordua bihar izango dute, 10:00etan, Zumarragako lantegian, eta beste bat ostiralean.

bat ostiralean.

bat ostiralean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena