12:58

Ekonomia

Zentral nuklearra

Ramiro Gonzalezek 'zuhurtzia' eskatu du Garoñaren inguruan

agentziak | erredakzioa

Ahaldun nagusiak berretsi du Aldundiak zentrala "lehenbailehen" behin betiko ixtea nahi duela.

  • Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia.

    Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak "zuhurtzia" eskatu du, Iberdrolak, arrazoi ekonomikoak medio, Santa Maria de Garoñako (Burgos) zentral nuklearra itxi nahi duela zabaldu ostean, eta berretsi du Aldundiak zentrala "lehenbailehen" behin betiko ixtea nahi duela.

Gonzalezek ELAk Iberdrolako langileei bidalitako mezua izan du hizpide. Izan ere, sindikatuak zabaldu duenez, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak sindikatuei esan zien zentral nuklearra ixteko asmoa zutela "arrazoi ekonomikoengatik".

Iberdrola eta Edesa dira zentralaren jabeak, erdibana, Nuclenor konpainiaren bitartez. Lantegia geldirik dago duela hiru urtetik, baina Nuclenorrek 2031 arteko baimena eskatu zion Espainiako Industria Ministerioari.

Horren harira, Jose Manuel Soria ministroak atzo esan zuen Nuclenorrek ez diela ixteko eskaerarik egin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena