20:21

Ekonomia

Kontsumobide

Kaltetuen % 62k trukatu dituzte Eroskiren finantza-ekarpenak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak agerraldia egin du Legebiltzarrean, kaltetuen eskubideak defendatzeko abiarazitako ekinbideen ondorioen berri emateko.

  • Kaltetuek egindako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia

    Kaltetuek egindako elkarretaratze bat. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak trukatzeko epea amaitu da. Kaltetuen % 62k trukatu dituzte aipatu ekarpenak, Xabier Legarreta Kontsumobideko zuzendariak jakinarazi duenez.

Legarretak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzorde batean, kaltetuen eskubidean babesteko Kontsumobidek egindakoak azaltzeko.

Eroskiren eskaintza ondokoa zen: finantza-ekarpen subordinatuak 12 urteko epemugan itzuli beharreko bono bategatik trukatzea, ekarpenaren balio nominalaren % 55a eta euriborra gehi hiru puntuko interesarekin. Gainera, finantza-ekarpenen balioaren % 15 esku-diruz ordaindu zuen, baina gainerakoa, hasierako inbertsioaren % 30a, galdu egiten zen.

Finantza-ekarpen subordinatuen bezeroei eragindako kaltea konpontzeko, trukatzeko aukera ematea proposatu zuen Eroskik; izan ere, ekarpenak saltzeko aukera barik eta inbertitutako dirua blokeatuta geratu ziren bezeroak.

Eroskik 2002tik aritu zen ekarpenak ematen. Guztira, 30.000 kaltetu inguru daude, eta 660 milioi euro blokeatuta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena