Ekonomia
SEA
Agentziak | Erredakzioa
SEA Arabako enpresarien elkarteak aurreikusten du 2016an 4.500 postu sortzea, eta horietatik 2.500 izatea netoak; 2017an datuak errepika litezke.
Juan Ugarte, SEAko idazkari nagusia. Argazkia: Radio Vitoria.
Albisteak (5)
SEA Arabako enpresarien elkarteak aurreikusten du 2016an eta 2017an 9.000 lanpostu berri sortzea Arabako industrian. Horietatik 5.000 bat izango lirateke netoak, eta gainerako 4.000ak lanean dauden hainbat langile ordezkatzekoak.
Juan Ugarte SEAko idazkari nagusiak eman ditu jakitera datuok. Pascal Gomez probintziako enpresari-erakundeko presidentearekin eta Juan Antonio Sanchez presidenteordearekin azaldu da gaur, ostegunean, Arabako Industria Politikako Planaren berri emateko.
Ugartek azaldu du aurreikuspena dela 2016an 4.500 lanpostu sortzea Arabako industrian, eta horietatik 2.500 izatea netoak; 2017an, datuak oso antzekoak izango direlakoan dago SEA.
Lanpostu horiek betetzeko langileak izatea
SEAko idazkari nagusiak esan du erronka dela lanpostu horiek betetzeko langileak izatea, eta, horretarako, beharrezkoa dela enpresek behar dituzten profiletan kualifikatutako langileak egotea. Confebaskek berriki egin du ikerketa EAEko enpresen beharren berri izateko, eta ondorioztatutakoaren arabera egin dituzte erronken aurreikuspen hori.
Aipatu ikerketan diotenez, EAEko enpresek 25.100 enplegurako langileak behar dituzte, eta horietatik 10.600 izango dira berriak, baina enpresen ea erdiak dio zailtasunak dituela kontratatzeko; izan ere, lan-eskatzaileek ez dute sarri prestakuntzarik edo esperientziarik eta, gainera, horien jarrera ez da egokiena.
Industria Politikako Plana
SEAk Industria Politikako Plana egin du; bost ardatz ditu plangintza horrek, baita hamabi lerro estrategiko eta hirurogei ekintza zehatz (fiskalitatean, industria-eremuan, marko legalean eta azpiegituretan, besteak beste). Arabako patronalaren presidenteak gogorarazi du industriak garrantzia handia duela Arabako BPGean; izan ere, horren % 30 baino gehiago da. EAEko datuekin alderatuta, batez bestekoaren gainetik dago, 6 puntutan.
Pascalek nabarmendu du Araba dela "Estatuko lurralderik industrialena", eta horrek isla duela ondorengo datuan: langileen % 27,6k industrian egiten duela lan, EAEko batez bestekoa baino zazpi puntu gehiago. Planak inplikatutako eragile eta erakunde guztien laguntza behar du, eta batez ere enpresa txiki eta ertainei dago zuzenduta, alegia, Arabako enpresen % 95i. Azken hamarkadan galdutako 14.000 lanpostuak berreskuratzeko laguntza eman nahi du planak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa