Ekonomia
Sestao
agentziak | erredakzioa
Ekimenaren helburua da hilero 10.000 tona ekoiztea, argindarra merkeenen dagoen egunetan.
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EFE
Sestaoko (Bizkaia) ACBren Zuzendaritza ekoizpena hilean bizpahiru asteburutan berrabiaraztea aztertzen ari da, 10.000 tona egiteko hilero, egun horietan argindarraren salneurria merkeagoa baita.
Langileen Batzordeak bilera izan zuen astelehenean Zuzendaritzarekin, eta bertan egin zuten proposamena. Orain, halere, ArcelorMittal taldeak aztertu beharko du erabakia hartu baino lehen, Batzordetik jakinarazi dutenez.
Proposamenean jaso zuten ostiral gauetik igandera lan egitea, alegia, argindarra merkeenen dagoen orduetan, eta "balio erantsi handiko" tonak ekoiztea, altzairu bereziak izango bailirateke.
ACBren Zuzendaritza bideragarritasun txostena garatzen ari da, onuragarria izango ote den zehazteko, ArcelorMitttal taldeari helarazi baino lehen, azken horrek eman beharko dio eta oniritzia martxan jarri baino lehen.
Langileen Batzordeak espero du bideragarritasunaren gaineko txostena, Sestaoko lantegiaren Zuzendaritzaren partetik, hamar edo hamabost eguneko epean.
ArcelorMittalek geldialdi mugagabea abiarazi zuen otsailaren 4an, Sestaoko lantegian, altzairuaren merkatuaren egoera dela eta.
Sestaoko lantegiko langileek eta azpikontratatutako enpresetako beharginek ere mobilizazioak egin dituzte geldialdiaren aurka. Bihar, osteguna, esaterako, Sestatik Barakaldoko udaletxeraino egingo dute manifestazioa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa