Itxi

Ekonomia

INE

Industria produkzioak % 0,7 egin du gora urtarrilean

AGENTZIAK | ERREAKZIOA

Urtarrileko gorakada aurreko bi hilabeteotakoa baino apalagoa izan da, baina goranzko joerari eutsi dio industriak hirugarren hilabetez jarraian Estatu espainiarrean.

  • Eibar industriala

    Eibar industriala

Industria Produkzio Orokorraren Indizea % 0,7 hazi da Espainiako Estatuan, urtarrilean, iaz epe berean jasotako datuekin alderatuta.

INE Estatistika Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, urtarrileko gorakada aurreko bi hilabeteotakoa baino apalagoa izan da, baina goranzko joerari eutsi dio industriak hirugarren hilabetez jarraian.

2015eko azaroan % 6,1 egin zuen gora industria produkzioak, eta % 3,5 abenduan.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN