Ekonomia
OTSAILEKO DATUAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015eko otsaileko datuekin alderatuta, 16.340 pertsona gutxiago zeuden joan den hilean langabezian. Nafarroan, berriz, 3.953 gutxiago.
Euskal Autonomia Erkidegoan langabeziak behera egin zuen otsailean; aurreko hilean baino, 237 langabe gutxiago zenbatu ziren. Denera, 154.555 pertsona zeuden lanik gabe Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera.
Iazko otsaileko datuak kontuan hartuta, berriz, % 9,56 egin du behera langabeziak EAEn; 16.340 langabe gutxiago, urtebetean.
Nafarroan ere, behera egin du langabeziak; urtarrilean baino 17 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe otsailean, eta orotara, 45.096 langabe zenbatu ziren.
Urtebetean % 8,06 egin du behera langabeziak; 3.953 pertsona gutxiago enplegurik gabe.
Estatu espainiarrean, langabeziak gora
Espainiako Estatuan, berriz, gora egin du langabeziak. Otsailean 2.231 gehiago zeuden langabezian, aurreko hileko datuekin alderatuta. Denera, 4.152.986 langabe zenbatu ziren. Urte arteko datuei erreparatuta, % 7,56 egin behera egin du lanik ezak Estatuan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa