10:18

Ekonomia

Salmenta

Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri 205 milioi euroan

agentziak | erredakzioa

Carrefourrek ez ditu langileen lan-baldintzak aldatuko, eta ez kaleratzerik ez dela egongo aurreikusi du.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskik Carrefourri 36 hipermerkatu saltzeko akordioa lortu du 205 milioi euroren truke, euskal supermerkatu sareak jakitera eman duenez.

Carrefourrek ez ditu langileen lan-baldintzak aldatuko eta, operazioa Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak onartzeko zain egon arren, ez da kaleratzerik espero.

Rosa Carabel Eroskiren Merkataritza Sareko zuzendari nagusiak ontzat eman du operazioa, eta aurrerantzean "supermerkatu propioak" irekitzeko erritmoa "pixkanaka" berreskuratuko dutela adierazi du.

Operazioan saldu dituzten supermerkatuak hauek dira: Algeciras, Antequera, Ceuta, Fuengirola, Roquetas de Mar, Velez-Malaga (Espainiako Estatuko hegoaldean), Aguilas, Amposta, Cornella, Cullera, Denia, Lorca, Murtzia, Ondara, Orihuela, Sa Coma, San Javier, Sant Cugat, Santa Pola, Son Cotoner, Terrasa (Mediterranioan), Huesca, Jaca (ekialdean), Lalin, Lugones, Mieres, Santander (Kantauri itsasoko kostan), Albacete, Ciudada Real, Cuenca, Logroño, Manzanares, Valladolid, Segovia eta Zamora (Espainiako Estatuko erdialdean).

Horrez gain, 22 gasolindegi eta 8 merkataritza galeria ere sartu dituzte operazioan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena