07:05

Ekonomia

Enplegua

302.000 lanpostu sortuko dira 2024ra bitarte EAEn

Ekhine Atorrasagasti | Euskadi Irratia

Gehienak (%80) erretiroa hartu duten langileek utzitako postuak izango dira. 10etik 8 baino ez dira izango lanpostu berriak.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan, 302.000 lanpostu sortuko dira 2024ra bitarte, gehienak (%80) erretiroa hartu duten langileek utzitako postuak, Euskadi Irratiak azaldu duenez. Aurreikuspen hori egin du Laboral Kutxak, ‘Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian’ izeneko azterlanean.

302.000 lanposturen kopurua emateaz gain, azterketak aurreratu du non eta nolakoa izango den sortuko den enplegua: errutinazko gero eta lan gutxiago, eta profil ertain-txikiko postuak betetzeko gero eta behar handiagoa; besteak beste, fabrikazio mekaniko, merkataritza eta marketin alorretan, ostalaritzan eta osasun-zerbitzuetan.

Erretiroa sorrera iturri eta espezializazioa lantzeko auzi, “krisialditik nola gatoz?” Galdera horri erantzunez ekin dio Laboral Kutxaren ikerketak. Enplegu galera nabarmena izan da. Industrian 65.000 lanpostu galdu dira, baina espezializazioan sakonduta, EAEko ekonomiak europarrak baino profil industrialagoari eustea lortu du.

Zerbitzuen sektorean ere galera gertatu da, merkataritza alorrean bereziki, baina hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuetan aurreikuspena baikorra da.

Hala ere, erretiratuko langileek utzitako hutsunea izango da pisuzko faktorea, Laboral Kutxaren arabera. Hauxe aurreikuspena: 303.000 enplegu 2014-2024 hamar urtekoan; bataz beste, bete beharreko 30.000 lanpostu urtean. 10etik 8 baino ez dira izango lanpostu berriak.

Gain-kualifikazioa

Kontuan hartzeko auzia izango da gain-kualifikazioarena. Europar bataz bestekoaren gainetik gaude unibertsitateko ikasketetan, baina egiturazko arazo izatera iritsi da krisi garaian, eskulan espezializatuan herren baikabiltza. Epe laburrean, profil ertain-txikiko hutsuneak betetzeko beharra izango baita.

Txostenaren aurkezpenean izan da Angel Toña Enplegu sailburua. Ikerketak marraztutako errealitatea ardatz hartuta, Jaurlaritzari “ahalegina” egitea dagokiola esan du. 2016ari dagokion enplegu aurreikuspenari eutsi dio Jaurlaritzak. Toñak berretsi duenez, 16.000 lanpostu berri sortu daitezke aurten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena