06:51

Ekonomia

Protesta

Langileek itxialdi mugagabea hasi dute ACBko lantegian

Agentziak | Erredakzioa

Beharginak eguneko 24 orduak betetzeko txandakatuko dira. Zuzendaritzak adierazi dio Langileen Batzordeari ezinezkoa dutela zehaztea zenbatekoa izango den aldi baterako geldialdia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ACBko langileek eta Arcelor konpainiako azpikontraten beharginek itxialdia mugagabea hasi dute 06:00ak aldera Sestaoko lantegian. Enpresa-batzordeko ordezkariek eta konpainiako arduradunek bilera egin behar dute gaur.

Protesta aurrera eramateko erabakia astearteko langileen batzarrean hartu zuten beharginek. Itxialdia ACBko lantegian egiten ari dira. Hala, beharginak eguneko 24 orduak betetzeko txandakatuko dira.

Gainera, 08:00etan elkarretaratzea egin dute langileek enpresako ateetan. Bestalde, enpresa-batzordea Arcelor taldeko arduradunekin bilduko da gaur, langileen ordezkariek bilera eskatu ondoren.

"Ez dago datarik"

ArcelorMittalen Zuzendaritzak adierazi dio Langileen Batzordeari ezinezkoa dutela zehaztea zenbatekoa izango den aldi baterako geldialdi mugagabea, eta itxaron egin beharko dutela altzairuaren egungo salneurria aldatu arte.

ArcelorMittalek Espainian dituen hainbat ordezkari eta Langileen Batzordea batzartu dira gaur goizean, ACBren instalazioetan.

Enpresako iturriek jakinarazi dutenez, Langileen Batzordeari esan diote, merkatuaren gaur egungo egoera dela eta, "ez dago zehazterik noiz hobetuko den egoera", hortaz, "beharrezkoa da geldialdia mantentzea".

Gaineratu dutenaren arabera, "ez dago datarik" lantegia martxan jartzeko eta ArcelorMittalek espero du agintari europarrek 'dumping'aren aurkako neurriak hartzea; hartzen ez badira, "ezingo da ireki eta geldituta jarraituko du".

Enpresaren ustean, Europako erakundeei dagokie aipatutako neurria hartzea eta Zuzendaritzak ezin du gehiagorik egin. Gainera, berretsi du ACB ez dela martxan jarriko Europatik neurriak hartu ezean.

ak hartu ezean.

ak hartu ezean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena