21:07

Ekonomia

Mondragon korporazioa

Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jabe berria inbertsio talde estatubatuar bat da, eta mantendu egingo dizkio Eroskiri alokairu kontratuak.

  • Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko. Argazkia: Eroski

    Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko. Argazkia: Eroski

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskik 161,1 milioi euro lortu ditu, Gonuri Harizartean higiezinen agentziak 11 aktibo saldu ostean.

Hain zuzen ere, aktiboak aipatutako agentziarenak ziren, eta horrek 358 milioi euro lortu ditu salmentan. Eta Eroskik konpainia horren % 45 duenez, 161,1 milioi euro bereganatu ditu.

Operazio horrekin, Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko, iazko urtarrilean berregituraketa akordioa sinatu eta gero.

Hain zuzen ere, saldutako aktiboak hipermerkatuak dira, eta Eroskik alokairuan ditu. Hauek dira: Artea (Leioa), Max Center (Barakaldo), Abadiño, Zalla, Iruña, Tutera, Urbil (Usurbil), Arrasate, Zarautz, Urola (Azkoitia) eta Ordizia.

Hipermerkatuen jabe berria Invesco inbertsio agentzia estatubatuarra da, eta konpainia horrek mantendu egingo ditu Eroskiren alokairu kontratuak.

Gonuri Harizartean agentziaren kapital soziala honela banatuta dago: Topland taldeak % 50 du; Eroskik, % 45; eta Mondragon Inbersionesek, % 5.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena