07:29

Ekonomia

SIDERURGIA

EBn bere lekua uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Soria ministroari

Agentziak | Erredazioa

“Soria ministroak parte hartuko ez duenez, Eusko Jaurlaritzak bere kezka agertu nahi dio komisarioari”, Tapiaren hitzetan.

  • Siderurgia sektoreko enpresekin eta sindikatuekin bilera. Argazkia: EFE

    Siderurgia sektoreko enpresekin eta sindikatuekin bilera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datorren astean EBn egin beharreko bileran bere tokia uzteko eskatu zion atzo Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroari, altzairu sektoreak egun duen egoeragatik “kezka” adierazteko.

Tapia siderurgiako enpresekin eta sindikatuekin bildu zen Bilbon, sektorearen krisiari aurre egiteko neurriak adosteko, Arcelor Mittalek Sestaoko (Bizkaia) lantegia itxi ondoren.

EBk dumping (merkatuko salneurriaren azpitik saltzea) izenaz ezagutzen den praktikari aurre egiteko neurriak hartzeko aukerari dagokionez, “oso baikorrak izanda, uztailean edo irailean hartuko ditu”, sailburuaren iritzian.

Enpresekin eta sindikatuekin hitz egin ondoren, datorren astean Industria ministroak Elzbieta Bienkowska Merkatu eta Industria komisarioarekin bilduko dira, altzairuaren krisia aztertzeko, Tapiaren esanetan.

“Interes eskasa”

Tapiaren ahotan, “Soria ministroak parte hartuko ez duenez, Eusko Jaurlaritzak bere kezka agertu nahi dio komisarioari”.

“Gobernurik gabeko estatuak sortzen dituen zalantzak” kritikatzeaz gain, “Soria ministroak energiaren prezioagatik interes eskasa agertu du beti”, salatu zuen sailburuak.

Lanerako mahai “egonkorra”

Enpresekin eta sindikatuekin egindako bilera lanerako mahai “egonkor” bat bihurtzea nahi duela aurreratu zuen sailburuak.

Siderex elkarteko ordezkariak (ArcelorMittal, Olarra, Nervacero eta Gerdau) izan ziren bileran, eta baita CCOO, LAB eta UGT sindikatuetako kideak ere.

ELA, ordea, ez zen bertan egon; izan ere, “sektorean lanpostu kopurua ikaragarri murrizteko haztegia bihurtu nahi dute”, ohartarazi zuen sindikatu abertzaleak.

Bilera “aurpegia garbitzeko Eusko Jaurlaritzaren eta multinazionalen saiakera bat” izan dela salatu zuen LABek agiri batean.

> agiri batean.

> agiri batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena