Ekonomia
2016erako aurreikuspena
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du.
Pello Guibelalde, aurretik egindako beste agerraldi batean. Argazkia: artxiboa
Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartearen aurreikuspen ekonomikoen arabera, 2016an % 2,5 haziko da Gipuzkoa eta enpresek 5.000 lanpostu sortuko dituzte. Patronalaren aurreikuspenen arabera, Lurralde Historikoak krisi aurretiko BPGa berreskuratuko du urte bukaeran, eta langabezia-tasa % 10ekoa izango da.
Pello Guibelalde Adegiko presidenteak eman ditu datu horiek ezagutzera, patronalak egoera ekonomikoaren gainean egiten duen inkesta aurkezteko prentsaurrekoan, hain zuzen ere.
Inkesta horren arabera, Gipuzkoako enpresen % 39k baino gehiagok inbertsoak areagotzea espero du, eta 2007ko mailara iritsiko dira.
Enpleguari dagokionez, aurten 5.000 enplegu sortzea espero dute; 2015eko ekitaldia 5.300 lanpostu berrirekin itxi zuen Gipuzkoako ekonomiak.
Egiten duten agerraldian, Adegiko arduradunek azpimarratu nahi izan dute indarra hartzen ari dela langile kualifikatuak kontratatzeko duten zailtasunaren aurrean enpresek duten kezka. Zentzu horretan, adierazi dute profil teknikoei buruz (Lanbide Heziketa eta graduak) Euskadiko patronalek elkarrekin egindako azterlan bat aurkeztuko dutela laster.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa