13:01

Ekonomia

EB-ren txostena

Gobernu falta ekonomiarentzat 'arrisku' bat dela esan du Bruselak

Agentziak | Erredakzioa

Europako Batzordeak uste du Espainiak ez duela defizit helburua jaitsiko eta gobernu berriak "doikuntzak" egin beharko dituela ohartarazi du.

  • Moscovici, udazkeneko txostena aurkezten. EFE

    Moscovici, udazkeneko txostena aurkezten. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udazkenean egin zuen bezala, gogor mintzatu da gaur ere Europako Batzordea Espainiak defizit helburua betetzeko aukeraz. Bruselak egindako neguko txostenaren arabera, Espainiak ez ditu 2015-2016rako hitz emandako defizita murrizteko helburuak beteko. Batzordearen ustez, 2015eko defizit globala Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 4,8ra jaitsiko da, eta % 3,6ra, 2016an.

Espainiako ekonomiari hazkunde "sendoa" aurreikusi dio Bruselak, 2015eko azken hilabeteetan izandako "moteltze arina" gorabehera. Politika arloan dagoen ziurgabetasuna hizpide, gobernu berria osatzeko zailtasunak ekonomiarentzat "arrisku" bat direla ohartarazi du.

Pierre Moscovici Ekonomia eta Moneta gaietarako komisarioak ohartarazi duenez, lehenengo lepotik du burua Bruselak, eta osatzen den gobernu berriari "doikuntzak" eskatuko dizkio, "nor den gorabehera", erantsi du.

"Itxaronaldi politikoaren aroan, zain egoten ohi dira agente ekonomikoak ere", onartu du Moscovicik.

"Arriskua" hitza aipatuta, nabardura egin nahi izan du komisarioak. Hauteskundeak ez dira "inoiz arriskutsuak izaten", eta Batzordeak ez du "europarzaleak diren alderdi politikoen inguruko iritzirik ematen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena