09:07

Ekonomia

Langabezia

46.600 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2015ean EAEn eta Nafarroan

Agentziak | Erredakzioa

Langabezia tasa % 12,89koa eta % 13,53koa zen, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan. Estatuan inoizko beherakada handiena izan du langabeziak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2015a ona izan da enpleguari dagokionez. 46.600 langabe gutxiagorekin amaitu zuten urtea Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) eta Nafarroak, Espainiako Estatistika Institutuak 2015eko laugarren hiruhilekoari dagozkion Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuen arabera.

Hala, langabezia tasa % 12,89koa izan zen EAEn, eta % 13,53koa foru erkidegoan.

2015a amaitzerako, 173.900 lagun zeuden lan gabe bi erkidegootan; 2014an zenbatutako langabe kopurutik behera, dena den.

Lurraldeka, Gipuzkoan dute langabezia tasa txikiena: % 10,16 eta 33.800 langabe. Araba da zerrendan bigarrena, % 12,21ko tasarekin eta 19.300 lagun behar barik daudela. Nafarroan, % 13,53koa da tasa, eta 41.4000 langabe zenbatu dituzte. Bizkaia da, azkenik, langabezia tasa handiena duen lurraldea: % 14,79 eta 79.400 langabe.

Beherakada historikoa Estatuan

Estatuko datuei dagokienez, langabeziak beherakada historikoa izan zuen: 678.200 langabe gutxiago zenbatu zituzten, 2014an baino % 12,4 gutxiago, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Enpleguak, bestalde, gora egin zuen, ia % 3 (525.100 lagunek lortu zuten lanpostua), krisi ekonomikoa hasi zenetik izandako gorakada handiena.

Hori horrela, Estatuak 18.094.200 landun eta 4.779.500 langabe zituela bukatu du urtea (2010etik erregistratutako langabe kopururik txikiena). Horrenbestez, langabezia tasa % 20,9koa izan zen 2015ean.

Hiru urte daramatza langabeziak beheranzko joerarekin, aurrez sei urtetan gora egin ostean. 2014an, 477.900 langabe gutxiago zenbatu zituzten.

Luis de Guindos Espainiako Gobernuaren jarduneko Ekonomia ministroaren iritzian, "oso positiboa" da langabeziaren jaitsiera, baina krisia gainditu dela esateko bi milioi lanpostu sortu behar direla ohartarazi du. "Bide onetik goaz, baina oraindik bi milioi lanpostu berri sortu behar ditugu; horiekin, tasak nabarmen egingo luke bera", esan du ministroak Onda Cero irrati kateari eskainitako elkarrizketan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena