07:38

Ekonomia

Kalte-galerak

Foru Gobernuari 3,9 milioi eskatu dizkiote Navarra Arenaren lanengatik

Agentziak | Erredakzioa

Reyno de Navarra pabiloiaren II. faseko aldi baterako enpresa-elkarteak kalte-galerak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. Enpresak orain arte eskatutako kalte-ordainik handiena da.

  • Ana Herrera eta Ruben Goñi prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

    Ana Herrera eta Ruben Goñi prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Reyno de Navarra pabiloiaren II. faseko aldi baterako enpresa-elkarteak 3,9 milioi euroko kalte-galerak eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari obrengatik, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilariak atzo jakitera eman zuenez.

Ruben Goñi Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendariarekin batera emandako prentsaurrekoan, enpresak orain arte eskatutako kalte-ordainik handiena dela azaldu zuen kontseilariak.

Aurrekontuen egonkortasun helburua betetzeko Nafarroako Gobernuak 2011an hartutako neurriak eta 2011ko abenduan Institutuaren zuzendaritzak onartutako ebazpen bat eskakizunaren sorburua dira.

Enpresaren kontratua eta lanak bukatzeko epea aldatu zituzten ebazpen horrekin, kontseilariak azaldu zuenez.

2011ko azaroan Gobernua akordioa batera heldu zen, eta pabiloia egiteko aurrekontu bat onartu zuen, Herrerak goraipatu zuenez. 2013ko maiatzean lanak bukatzea aurreikusi zuten.

Hala ere, abenduaren 30eko ebazpen batek kontratua betetzeko epea luzatu zuen, obra egutegi berri bat onartuz. Hala, enpresa lanak moteltzera behartu zuten eta diru-sarrerak epe berrira egokitu zituzten. Horregatik, eskakizun bat baino gehiago aurkeztu ditu aldi baterako enpresa-elkarteak.

Zuloa

Bestalde, azpiegituraren zati bat (pilotalekua, pilota finalak eta kontzertuak) irekitzeko 1,9 milioi euro beharko lituzketela zehaztu zuen Goñik; kirol eta musika emanaldi guztiak egiteko beste 4.330.000 euro eta obra guztiz amaitzeko 6.930.000.

“Pabiloiaren eraikuntzan parte hartu duten enpresen eskakizunak gehitu beharko lirateke, egun 5 milioi euro baino gehiago”, azaldu zuen.

Errege-kontuetako Ganberaren gomendioak jarraitzeko pausoak ematen hasi direla jakitera eman zuen kontseilariak. Horrela, 2016ko aurrekontuetan mantetze-lanen gastua murriztea aurreikusi dute. Hala, gastua 184.380 eurokoa izango da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena