10:15

Ekonomia

Lanpostuen murrizketagatik

Greba eguna dute Frantzian, garraioan, osasungintzan eta hezkuntzan

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Sindikatuek lanuzteak deitu dituzte lanpostuen murrizketak salatzeko.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziako sindikatuek greba eguna deitu dute gaurko garraioan (hegazkin eta tren zerbitzuetan), ospitaleetan eta hezkuntzan, lanpostuen murrizketak salatzeko. Gainera, taxi-gidariek ere lanuzteak egingo dituzte gaur Uber bezalako zerbitzuek egiten dieten konpetentzia desleiala salatzeko.

Hegazkin konpainiek hegaldien % 20 bertan behera utzi dituzte, aire-kontrolatzaileen greba tarteko. Bertan behera gelditu diren hegaldi gehienak Frantzia eta Europa barruko hegaldiak izan dira.

Air France hegazkin konpainiako bozeramaile batek azaldu duenez, distantzia luzeko hegaldi "ia guztiak" bermatuta daude. Halaber, bozeramaileak zehaztu du distantzia motz eta ertaineko hegaldien % 80ri ere eutsi egingo dietela, nahiz eta litekeena den atzerapenak izatea.

Frantziako Abiazio Zibileko Zuzendaritzak aldez aurretik hegazkin konpainiarekin harremanetan jartzeko gomendatu die bidaiariei. Gainera, aireportuetara garaiz iristeko neurriak hartzeko ere aholkatu die; izan ere, taxi-gidariek ere lanuzteak egingo dituzte gaur UBER aplikazioak egiten dien lehia salatzeko.

Taxi gidarien protesten ondorioz, zirkulazio arazoak izan dira Parisen. Goizean goizetik, liskarrak izan dira zirkulazioa oztopatzen zuten eta gainerako gidarien artean; bereziki, Paris eta inguruetan.

Grebaren eragina Ipar Euskal Herrian

SNCF Frantziako tren konpainiak eta Biarritzeko aireportuak aldez aurretik tren eta hegazkinen zerbitzuen inguruko informazioa webgunean kontsultatzeko eskatu die.

Bestalde, CGTk Euskal Herriko elkargo bakarraren kontrako mezua emateko baliatuko du eguna.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena