12:36

Ekonomia

Sestaoko ACB

Altzairuaren krisiak enpresa gehiagori eragiten diela onartu du Tapiak

Agentziak | Erredakzioa

Egoera “oso zaila” dela onartu du Eusko Jaurlaritzako sailburuak. Txinako altzairua % 30 merkeagoa da, eta horrek Gerdauri eta sektore horretako Gipuzkoako enpresei eragiten diela aitortu du Tapiak.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Txinan egindako altzairu merkea Europara heltzen ari da, eta horrek Euskadiko altzairu sektorea egoera oso zail batera eraman duela onartu du gaur Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak. Tapiaren ahotan, ez dio bakarrik Sestaoko ACBri eragiten, Gerdauri eta sektore horretako Gipuzkoako beste enpresa batzuei ere eragiten baitie.

Inbertsioari babesa emateko diru-laguntza programa bat aurkeztu du gaur sailburuak.

?Egoera oso zaila da, ez dut ezkutatuko?, onartu du Tapiak. Txinako altzairua % 30 merkeagoa da, eta horrek eragin du krisia. Txinako lantegiek soldata baxuagoak ordainduz, ingurumena kutsatuz eta energia merkeagoa baliatuz ekoizten dute altzairua, buruzagiaren arabera.

Cañeterekin bilera

Iñigo Urkullu lehendakaria Miguel Arias Cañete Europako Energia komisarioarekin bilduko da asteazkenean, eta Tapiarekin batera joango da Bruselara.

Espainian energia Europako garestienetakoa dela esango diote komisarioari, eta horrek EAEko siderurgiari zuzenean eragiten diola; izan ere, labe elektrikoak erabiltzen dituzte guztiek.

Gainera, Europako Batzordeko Lehiakortasun eta Industria kontseilariei gutun bat bidaliko die Eusko Jaurlaritzak, Txinako lehiakortasuna dela eta EAEko sektoreak egun duen egoeraren berri emateko.

Sestaoko ACB lantegiaren geldialdi mugagabeari dagokionez, nahiz eta mugagabea izan enplegua erregulatzeko espedientea aldi baterako dela azpimarratu du sailburuak. ?Berriro altxatzeko lan egingo dute, baina ez da hilabete bateko edo biko kontua izango, luze joko duela uste dut?, esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena