Ekonomia
Trenak
eitb.eus
Joan zen urtean, CAFek beste kontratu bat sinatu zuen Erresuma Batuan (200 milioi euro ingurukoa).
CAFek hornituko dituen unitateen diseinua. Argazkia: CAF
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak Arriva UK operadorearekin eta ERF finantza-enpresarekin atzo sinatu zituen CIVITY produktuen plataformako bi tren-flota fabrikatzeko kontratuak. Trenak Northern (Ingalaterrako iparraldea) eskualderako izango dira.
Beasainen egoitza duen euskal konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, proiektuek 3 eta 4 kotxeko 43 tren elektrikoren eta 2 eta 3 kotxeko 55 diesel-trenen hornikuntza biltzen du. Guztira, bidaiarientzako 281 kotxe izango dira eta hiri inguruko/eskualdeko zerbitzuak eskainiko dituzte gehienez 160 km/h-ko abiaduran. Tren horiez gain, kontratuek bi flotetarako euskarri teknikoko eta logistikoko zerbitzuen prestazioa ere biltzen dute. Kontratuen guztizko zenbatekoa 740 milioi eurokoa izango da eta, horrenbestez, "CAFek Europan orain arte lortu duen handiena bihurtuko da, bere eskaera-zorroa gutxi gorabehera 5.500 milioi euroko zenbatekora gehitzeaz gain".
Joan zen urtean, CAFek beste kontratu bat sinatu zuen Erresuma Batuan (200 milioi euro ingurukoa) Caledonian Sleeper-en kotxeak hornitzeko. Unitate horiek Londresen eta Glasgow-Edinburgoren arteko zerbitzua egingo dute eta entregak 2018. urtean egitea aurrez ikusi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa