11:21

Ekonomia

NDF-ren aurreikuspena

Munduko ekonomia % 3,4 haziko da aurten eta % 3,6 2017an

Agentziak | Erredakzioa

Herrialde aurreratuek espero baino hazkunde txikiagoa izango dute eta herrialde azaleratu berriek zalantzak sortzen dituzte. Hala, Txinaren hazkundea moteltzen ari da eta Brasil atzeraldian dago.

  • NDF. Artxibok irudia: EiTB

    NDF. Artxibok irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu gaur NDFk. Horrela, munduko BPGk % 3,4 gora egingo du aurten eta % 3,6 2017an. Herrialde aurreratuek espero baino hazkunde txikiagoa izango dute eta herrialde azaleratu berriek zalantzak sortzen dituzte. Hala, Txinaren hazkundea moteltzen ari da eta Brasil atzeraldian dago.

'Ekonomia Perspektiba Globalak' txostena eguneratu du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Urrian egindako aurreikuspenekin alderatuta, bi hamarren gutxiago zenbatu ditu erakundeak, “giroan zalantza handiak daudelako”.

“Txinako ekonomiaren moteltzeak, lehengaien merkatzeak eta merkatu azaleratu berri nagusien ekonomietan dauden tentsioek hazkunde aurreikuspenak murriztu dituzte”, Christine Lagardek zuzendutako erakundeak azaldu duenez.

Txina moteltze prozesu batean murgilduta dago, eta % 6,3 haziko da aurten eta % 6 datorren urtean, NDFren arabera. Barne eskarian eta inbertsioaren jaitsieran oinarritutako eredu batera trantsizioa egiten ari da Asiako erraldoia.

Bestalde, AEBek hazkunde erritmoari eutsiko diote. 2016an eta 2017an % 2,6 gora egingo du BPGk, urrian aurreikusitakoa baino bi hamarren gutxiago. Hala ere, “ez dute bultzada berria izango”, dolarraren garestitzea eta petrolioaren merkatzea inbertsio energetikoari kalte egiten ari zaio.

Eurogunearen susperraldi txikia

Atlantikoaren beste aldean, euroguneak bere susperraldi txikiarekin jarraitzen du. Aurten eta datorren urtean % 1,7 haziko da Europako ekonomia. Espainiak hazkunderik handiena izango du, % 2,7koa aurten.

“Eurogunean, kontsumo pribatua sendotuko da, petrolioaren merkatzeak eta aldeko finantza baldintzek lagunduta, eta horrek esportazioen beherakada arintzen ari da”, azpimarratu du NDFk.

arratu du NDFk.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena