Ekonomia
Murrizketak
Agentziak | Erredakzioa
Errege Magoen jantziekin mozorroturik kolektibo sozialetako hiru kidek “ikatz kilo ugari” utzi dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren sarreran.
Bizkaiko gizarte eragileen ekitaldi sinbolikoa Bilbon. Argazkia: EFE
Bizkaiko eragile sozialek ikatz zakuak sinbolikoki utzi dituzte gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizko Exekutiboak 2016rako ?murrizketak indartzeko? aurrekontu ?anti-sozialak eta kontinuistak? onartu dituelako.
Hala, Errege Magoen jantziekin mozorroturik kolektibo sozialetako hiru kidek ?ikatz kilo ugari? utzi dituzte Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren sarreran. 2016ko aurrekontuen ?lehentasuna zorra ordaintzea? eta ?ustezko defizit publikoa murrizteko helburua betetzea? dela salatu dute eragileek.
Kolektiboen hitzetan, Jaurlaritzak onartutako aurrekontuek ?kontinuismoa eta aurreko urteetan egindako murrizketak sendotzea? helburu dituzte, ?EAEko zerbitzu publikoak eta babes sistema soziala gehiago hondatzeko?.
Gizarte eragileen ahotan, ?aurrekontuen lehentasuna zorraren ordainketa eta ustezko defizit publikoa murriztea da, erabaki politikoa ezbairik gabe; praktikan langile publiko eta baliabide ekonomiko gutxiago, gastu soziala finantzatzeko eta areagotzeko?.
?Konponbidea Eusko Jaurlaritzak du, zentzurik ez duten AHT eta beste azpiegitura batzuetarako dirua dago, baina ez benetan behar duen jendearentzako?, salatu du Javier Alonso kolektiboen bozeramaileak.
Gizarte eragileen protesta Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa