AURREIKUSPEN EKONOMIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2016an 18.000 lanpostu sortuko direla aurreikusi du Confebaskek

Patronalaren arabera, ekonomiak 'hirugarren urtez errekuperazioaren bideari eutsiko dio'. Langabezia tasa % 13ra jaitsiko dela aurreikusi du enpresarioen elkarteak.
18:00 - 20:00
Euskal ekonomia %2,6 haziko da 2016an

Confebask patronalak EAEko ekonomia 2016an % 2,6 haziko dela iragarri du; 18.000 lanpostu berri sortuko direla eta langabezia tasa % 13ra jaitsiko dela aurreikusi du patronalak.

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak eta Eduardo Arechaga zuzendari nagusiak aurkeztu dute, hedabideen aurrean, datorren urterako aurreikuspen txostena.

Ekonomiak "hirugarren urtez" errekuperazioaren bideari eutsiko diola esan dute. "Okerrena" pasatu dela, eta orain, errekuperazioa "egonkortzea" dela helburua esan du Larrañagak.

Confebasken arabera, Barne Produktu Gordinak % 2,7 egin du gora 2015ean, maiatzean egindako aurreikuspena betez. Gainera, susperraldi ekonomikoaren "erritmoa azkartzen" ari dela esan du patronalak, eta bide horretan, enpleguaren sorrera ere "indartzen" ari dela gaineratu du.

2015aren amaieran iaz baino 22.000 afiliatu gehiago izango ditu Gizarte Segurantzak, Larrañaren hitzetan.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maider Etxebarria: 'Lorezainen grebak kalkulu politikoengatik jarraitzen du, eta ez lan arazoengatik'

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, adierazi du gaur PRECOn akordio batera iristea nahi duela, ulertezina iruditzen zaiolako greba bat hainbeste luzatzea. Era berean, ziurtatu du proposamen bat egon dela mahai gainean, eta sindikatuek baztertu egin dutela, kalkulu politikoengatik, laneko arazoak kontuan hartu gabe.

Bingen Zupiria Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria, Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaz: "Ertzain izateko ikasi egin behar da eta agian batzuek ez dute behar beste ikasi"

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Ertzaintzarako lan-eskaintza publikoko azterketak prestatu dituztenek ez dute inolako hanka-sartzerik egin. Poliziagaien % 90ek ez dute gainditu azterketa, eta Zupiriaren esanetan, hori gertatu da askok azterketa eredu bakar bat prestatu dutelako, "kontuan hartu gabe eredu gehiago egon daitezkeela". Halaber, argi adierazi du hurrengo 30 urteetarako agenteak prestatuko direla orain, eta exijenteak izango direla.

Gehiago kargatu