12:27

Ekonomia

EUSTAT

EAEko industri jarduera % 3,5 hazi da aurten

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2015eko urtarriletik urrira, Gipuzkoan hazi da gehien industriaren produkzioa: % 8,6. % 5,4 egin du gora Araban, eta % 0,5, Bizkaian.

  • EAEko industria

    EAEko industria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko industria jarduerak goranzko joerari eusten dio, eta % 3,5 hazi da 2015eko lehen hamar hilabeteetan, iaz epe berean jasotako datuekin alderatuta.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak 2015eko lehen hamar hilabeteetako datuak kaleratu du gaur, eta urriko datua nabarmendu du; hilabete horretan, % 4,7 egin zuen gora industriaren produkzioak, iazko datuekin alderatuta.

Gipuzkoan hazi da gehien industriaren produkzioa, % 8,6. Araban, % 5,4 egin du gora, eta Bizkaian, % 0,5.

2015eko urriko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera positiboa izan du lau industri talde handienetako hirutan; ekipo-ondasunen alorra % 10,7 hazi da, bitarteko ondasunen alorrak % 4,0 egin du gora, eta kontsumo-ondasunenak, % 1,8.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena