Ekonomia
LANGABEZIA DATUAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera, 151.865 pertsona zeuden lanik gabe joan den hilabetean EAEn, eta 41.946, Nafarroan.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
2.735 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabeen zerrendetan azaroan, urriko datuekin alderatuta. Hala, guztira, 151.865 pertsona zeuden lanik gabe joan den hilabetean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; aurreko hilabetean baino % 1,77 gutxiago.
Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, 2014ko azaroko datuak kontuan hartuta, 16.864 langabe gutxiago zenbatu dira EAEn, % 9,99 gutxiago, hain zuzen.
Gizarte Segurantzan 904.198 lagun zeuden izena emanda, arazoan, duela urtebete baino % 2,25 gehiago (19.908 afiliatu gehiago). Modu horretan, egun, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan 900.000 lagun baino gehiago daude Gizarte Segurantzan afiliatuta.
Nafarroan ere, behera egin du langabeen kopuruak azaroan, 50 langabe gutxiago zenbatu baitituzte, urriko datuekin alderatuta. Denera, 41.946 pertsona zeuden lanik gabe, urrian baino % 0,12 gutxiago.
Iazko datuei erreparatuta, beraz, 5.560 lagun gutxiago daude langabezian Foru Erkidegoan. Beraz, urtebetean % 11,7 egin du behera.
Nafarroan, bestalde, Gizarte Segurantzan izena emandako lagunen kopuruak behera egin du; 320 afiliatu gutxiago. Dena dela, urtebetean 8.171 afiliazio gehiago zenbatu dira.
Datuak, lurraldez lurralde
Araba: azaroa bukaeran, 24.706 langabe. Urritik, -480 (-%1,91); iazko azarotik, -2.339 (-%8,65).
Bizkaia: azaroa bukaeran, 85.409 langabe. Urritik, -1.526 (-%1,76); iazko azarotik, -9.335 (-%9,85).
Gipuzkoa: azaroa bukaeran, 41.750 langabe. Urritik, -728 (-%1,71); iazko azarotik, -5.190 (-%11,06).
Nafarroa: azaroa bukaeran, 41.946 langabe. Urritik, -50 (-%0,12); iazko azarotik, -5.560 (-%11,70).
Espainiako Estatua
Espainiako Estatuan ere langabeen kopuruak behera egin du azaroan. 27.071 pertsona gutxiago zenbatu dituzte enplegu-bulegoetan izena emanda. Horrela, denera, 4.149.298 langabe zenbatu dituzte.
2014ko azaroan baino 362.818 lagun gutxiago daude lanik gabe Estatuan.
Afiliazio datuei dagokienez, % 3,16 egin du gora Gizarte Segurantzan erregistratutako herritarren kopuruak, duela urtebete baino 527.335 gehiago baitaude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa