15:27

Ekonomia

AURREKONTU AURREPROIEKTUA

3.500 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Foru Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016rako aurrekontu proiektua onartu du gaur Nafarroako Gobernuak.  Orain, Foru Erregimenaren Batzordera eta Kontseilu Ekonomikora igorriko dute, aztertzera.

  • Uxue Barkos, Nafarroako presidentea. EFE.

    Uxue Barkos, Nafarroako presidentea. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Gobernuak 2016rako Aurrekontu Aurreproiektua onartu du gaur; 3.500 milioi euroko gastua (ez finantzarioa) aurreikusi du Foru Gobernuak datorren urterakoa. Hala, aurtengo aurrekontu luzatuekin alderatuta, % 4 haziko da gastua. Enplegua sortzea eta gizarte zerbitzuak hobetzea izango dira lehentasunak, besteak beste, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak jakitera eman duenez.

Aurreproiektuaren aurkezpenean, Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria izan ditu lagun Barkosek, goizean,  Iruñean.

Behin Gobernuak onartuta, orain, kontu publikoen dokumentua Foru Erregimenaren Batzordera eta Kontseilu Ekonomikora igorriko dute, bertan azter dezaten. Ondoren, Parlamentura igorriko dute txostena.

Barkosek nabarmendu duenez, aurreproiektuaren zenbait atal negoziatzeko aukera badago. Itxaropentsu agertu da presidentea, taldeen arteko akordio zabala lortuko dutelakoan Parlamentuan.

Aurreproiektuan aurreikusi dutenez, finantza gastua ez dena (AHT kontuan izan gabe) 3.500,8 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino % 4,02 handiagoa (135,4 milioi euro). Gainera, finantza gastuak 395,8 milioi euroko gorakada suposatuko du datorren urtean.

Gehienezko gastuaren igoeraren "oinarria 2016rako zerga diru-sarrerak dira", Barkosen eta Aranbururen esanetan. Hala, diru-sarrera aurreikuspen horien atzean dagoen zerga erreforma babestu dute, erreformari esker 44 milioi euro gehiago jasoko omen baitituzte.

Gizarte gaietara bideratuko dute aurrekontuaren zati handiena, finantza gastua ez denaren % 55,86 hain zuzen ere. Osasuna, Hezkuntza eta Eskubide Sozialak dira diru gehien jasoko dutenak, baina Berdintasunera, bizikidetzara eta partehartzera bideratutakoa nabarmen indartuko dute, % 18,34ko igoera izango baitute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena