10:34

Ekonomia

2015eko emaitzak

Iazko halako hamar galdu du ArcelorMittalek irailera arte

Agentziak | Erredakzioa

Siderurgia multinazionalak 1.260 milioi dolar galdu ditu epe horretan. Galerei aurre egiteko 2015eko dibidendua bertan behera utzi du.

  • ArcelorMittalek Zumarragan duen lantegia. EiTB

    ArcelorMittalek Zumarragan duen lantegia. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ArcelorMittal siderurgia multinazionalak 1.260 milioi dolarreko (1.158 milioi euro) galerak izan ditu 2015eko lehen hiruhilekoetan, iazko epe berean izandakoen halako hamar (131 milioi dolarreko galerak iragarri zituen orduko hartan).  Emaitzok ikusita, 2015eko aurreikuspenak murriztu eta aurtengo dibidendua bertan behera utzi du.

Konpainiak azaldu duenez, azken hiruhilekoan 500 milioi dolarreko (459 milioi euro) aparteko gastuak izan ditu altzairuak nazioarteko merkatuetan izan duen debaluazioari aurre egiteko.

Salmentei dagokienez, 49.597 milioi dolarrekoak (45.574 milioi euro) izan ziren (iaz baino % 18,1 gutxiago), urtarriletik irailera doan tartean.

Gastuak gutxitzeko neurri ugari iragarri ditu multinazionalak, hala nola, inbertsioak murriztuko ditu eta 2015ari dagokion dibidendua kenduko du.

Emaitzok ezagutarazi direnean, atzera egin dute ArcelorMittalen akzioek Ibex35ean: saioa % 1,95eko galerekin hasi dute, baina 09:30erako, goranzko joera hartuta zeukaten, % 2ko igoarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena