Ekonomia
Eusko Jaurlaritza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Josu Erkorekak esan du Jaurlaritzak aparteko ordainsaria osorik ordaintzeko konpromisoa duela, baina aurrekontuak ahalbidetzen duenean.
Josu Erkoreka Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia sailburuak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du 2016an itzuliko 2012ko Gabonetako aparteko ordainsariaren % 50.
Legebiltzarrean 2016ko aurrekontuen inguruko azalpenak emateko egin duen agerraldian, Erkorekak esan du Jaurlaritzak aparteko ordainsaria osorik itzultzeko “konpromisoa” duela, baina “aurrekontuek ahalbidetzen dutenean”, Estatuko araudi orokorrak ezartzen duen moduan.
Gainera, gogora ekarri du Estatuko “oso erkidego gutxik” beteko dutela Espainiako Gobernuak bere funtzionarioentzat iragarritako egutegia. Espainiako Gobernuak 2016ko lehen hiruhilekoan itzuliko du aparteko ordainsariaren % 50.
Alabaina, Erkorekak gaineratu du autonomia erkidego gehienek, tartean Andaluziak, Asturiasek, Gaztela eta Leonek eta Kataluniak, ez dutela diru hori 2016an itzuliko.
Ildo berean, Erkorekak aitortu du Jaurlaritzak ez duela aurreikusi 2006an euskal funtzionarioen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeari aparteko diru-ekarpenik egitea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa