12:37

Ekonomia

2015erako

Espainia BPGaren % 3,1 haziko dela esan du EBk, aurreikuspena hobetuta

Agentziak | Erredakzioa

Madrilgo Gobernuak aurreikusitako igoera baino apalagoa da. Aldi berean, defizit publikoaren gaineko aurreikuspenak okertu ditu, % 4,7koa izango dela irizten baitio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batzordeak (EB) urte honetara eta hurrengora begira Espainiako ekonomiaren gainean zeukan aurreikuspena areagotu egin du gaur. Uste du % 3,1 eta % 2,7 igoko dela, hau da, hiru hamarren eta hamarren bat gehiago, hurrenez hurren. Dena dela, aurreikuspen horiek Espainiako Gobernuak dituenak baino apalagoak dira.

Halaber, gaur argitara eman dituen udazkeneko aurreikuspen makroekonomikoetan, defizit publikoa murrizteari buruzko aukerak okertu ditu. EBren esanetan, % 4,7koa izango da 2015ean eta % 3,6koa 2016an, eta horrek esan nahi du Espainiak ez duela desbideratze hori Europako arauek ezarritako % 3ko mugaren azpitik izango 2017ra arte (% 2,6koa litzateke), behar baino urte bete beranduago.

Batzordeak 2017rako aurreikuspenak ere plazaratu ditu lehen aldiz. Bere arabera, urte horretarako Espainiako BPGa % 2,4ra jaitsiko da, "hazkunde sendoa", nahiz eta dezelerazioa nabarmena izango den.

Kopuru horiek ez datoz bat Rajoyren Gobernuak esku artean dituen datuekin. Haren arabera, BPGaren % 3,3 igoko baita aurten, % 3 2016an eta % 2,9 2017an.

Hazkunde-tasa horren gainean Bruselarekin duen desadostasuna da Madrilek darabilen argudio nagusia defizit publikoari buruzko jaitsieraren eboluzioaren gainean dituen. desberdintasunak azaltzeko.

Espainiak urte honetarako duen konpromisoa da defizita BPGaren % 4,2koa izatea, eta % 2,8koa 2016an. Urte horretan amaitu beharko litzateke Bruselak Espainiari ezarri dion gehiegizko defizita izateko epemuga.

Aitzitik, gaur argitaratutako aurreikuspenen arabera, Batzordeak okertu egin ditu orain dela hiru aste eskas 2016rako Espainiako aurrekontu orokorren gainean plazaratutako kalkuluak. Orduan uste izan zuen Espainiak BPGaren % 4,5eko desbideratzearekin itxiko zuela aurtengo urtea eta hurrengoa, % 3,5ekoarekin.

Eurogunerako aurreikuspena

Euroguneari dagokionez, Europar Batzordeak hamarren batean jaitsi ditu 2016ra begira eurogunerako eta Europar Batasunerako zituen aurreikuspenak. Horrela, bakoitzaren BPGa % 1,8 eta % 2 igoko dela irizten dio, hurrenez hurren.

2017rako egindako kalkuluen arabera, BPGaren hazkundea % 1,9koa izango da eurogunean eta % 2,1ekoa Europar Batasunean.

par Batasunean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena