10:11

Ekonomia

Pentsioen simulagailua

Zenbateko pentsioa jasoko dut? Erantzuna, sarean

Agentziak | Erredakzioa

Gizarte Segurantzak atari bat sortu du herritarrek erretiroa hartzeko zenbat denbora falta duten, pentsio gisa gutxi gorabehera zenbat jasoko duten eta zenbat kotizatu duten jakin dezaten.

0:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gizarte Segurantzak 'Tu Seguridad Social' ataria aireratuko du gaur, herritarrek euren pentsioaren gutxi gorabeherako zenbatekoa zein izango den kalkula dezaten.

Pentsioen simulagailu honi esker, erretiro pentsioen moten inguruko eguneratutako informazioa ere eskuratu ahalko dute herritarrek, baita kotizazioa, erretiroa hartzeko falta den denbora, eta bestelako datu pertsonalak ere.

Atariak Gizarte Segurantzaren prestazioak (amatasun, aitatasun, erretiro, alarguntza eta umezurtz prestazioak) eskatzeko eta izapideen inguruko informazioa jasotzeko aukera ere ematen du.

'Gutun-azal laranja'

Tomas Burgos Gizarte Segurantzako estatu idazkariak atzo zehaztu zuenez, atari hau pentsioen alorrean Espainiako Gobernuak eman nahi duen pertsonalizatutako informazioaren " lehen urratsa" da, "benetako mugarri bat". Izan ere, urtean behin 50 urte gorako langileei etorkizunean izan behar duten pentsioa jakinarazteko gutuna helaraziko ziela iragarri zuen 2013an.

Eskutitza, 'gutun-azal laranja' moduan ezagutzen dena, 2014tik aurrera bidali behar zuen Gizarte Segurantzak, baina oraindik ez du halakorik egin.

Konpromiso hori betetzea "ez du baztertu" Rajoyren gobernuak, baina aurrez, Ekonomia eta Enplegu ministerioak informazioa zer-nola bidali behar duten zehaztu behar dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena