Ekonomia
Ekonomia datuak
Agentziak | Erredakzioa
Gorakada eraikuntzaren, zerbitzuen eta industriaren dinamismoari zor zaio, Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera.
Nafarroako ekonomia % 3,1 hazi da 2015eko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta.
Nafarroako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, foru erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,8 igo da.
Eraikuntzak, zerbitzuek eta industriak erakutsitako dinamismoak ekarri du azken hiruhileko honen gorakada, betiere Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera.
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Ekonomia presidenteordeak azaldu duenez, BPGren bilakaera ikusteko krisi ekonomikoaren hasiera hartu dute abiapuntutzat, 2007a, hain zuzen ere.
Analisi horren arabera, “Nafarroako BPGk nabarmen gainditu du urte hartan zuen BPGa eta Estatukoak edo Euskal Autonomia Erkidegokoak baino hazkunde handiagoa izan du; horrenbestez, datorren urteko hazkundea % 2,9koa izango dela aurreikusi dugu”, erantsi du.
Alabaina, Ayerdik ohartarazi du Nafarroako ekonomiaren egonkortze horretan eragin negatiboa izan dezaketen hainbat faktore zaindu beharko dituztela datozen hilabeteetan, hala nola, Txinako ekonomiaren atzeraldia, Nafarroak susperraldian dauden herrialdeetara egindako esportazioak, enpleguaren kalitatea, produktibitatea eta Volkswagenen eskandaluak eragindako ezinegona.
Enplegua
Enpleguari dagokionez, Ayerdik aitortu du sortutako enplegua “behin-behinekoa” dela eta kontratu mugagabeak “minimoak” direla.
Horrez gain, kezka agertu du soldaten arteko aldea gero eta handiagoa delako. “Aldi baterako enpleguetako ordainsariak 2008an baino % 30 baxuagoak dira eta joera horrek ez du etenik”, deitoratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa