Ekonomia
Energia kontsumoa
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumo elektrikoaren enkantea egin dute Gasteizen eta Iberdrola izan da konpainia garailea.
Arabako enpresariak, Gasteizen egindako enkantean. Argazkia: SEA
Guztira 918 enpresak parte hartu dute Gasteizen egin den energiaren enkantean eta % 12,3ko aurrezpena lortu dute faktura elektrikoan. Ekitaldia SEA Arabako Enpresariak elkartearen egoitzan izan da.
Halaber, ekimen honen antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta, adierazi dutenez, bertan izan diren enpresa txikiak, orain, “lehiakorragoak” izango dira eta horrek euren produktuen prezioetan eragingo du, sustatzaileen arabera. Gainera, enpresa horiek segurtasun osoz dakite zenbat ordaindu beharko duten datorren urtean argi-indarragatik.
Deialdira 17 enpresa aurkeztu dira eta 89,5 milioi kWh-ko energia bolumenagatik eskaintza egin dute enkantean.
Gainera, Iberdrola izan da garailea 6,7 milioi euro ordainduta. Horrek, batez beste % 12,3ko aurrezpena ekarriko du faktura elektrikoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa