09:25

Ekonomia

INE

Langabezia % 2,2 jaitsi da EAEn, eta % 9,35 igo Nafarroan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

INEk zabaldutako datuen arabera, 2015eko hirugarren hiruhilekoan, 41.900 langabe zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, eta 139.700, Euskal Autonomia Erkidegoan.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2015eko hirugarren hiruhilekoan, 24.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn; 139.700 pertsona zenbatu dituzte lanik gabe Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Hala, % 13,76koa da langabezia-tasa, aurreko hiruhilekoan baino % 2,22 txikiagoa.

Estatuko Estatistika Institutu Nazionalak biztanleria aktiboari buruz zabaldutako datuen arabera, 11.100 pertsona gehiago ari dira lanean EAEn; beraz, % 1,29 egin gu gora datu horrek.

Lurraldeka, Gipuzkoak du langabezia-tasa txikiena (% 12,22), eta Arabak eta Bizkaiak tasa bera dute (% 14,85). Jarduera-tasari dagokionez, Arabak du tasa altuena (% 57,86), Gipuzkoak (% 56,58) eta Bizkaiak (% 55,19) baino tasa apur bat altuagoa baitu.

Nafarroan, berriz, % 9,35 egin du gora langabeziak. Azken hiruhilekoan 3.600 langabe gehiago zenbatu dituzte, aurreko hilabeteetako datuekin alderatuta. Denera, 41.900 pertsona daude lanik gabe Foru Erkidegoan.

Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako txostenak jasotzen duenez, Nafarroako langabezia-tasa % 13,57koa da. Espainiako Estatukoa, berriz, % 21,18koa da. Erkidego guztietan egin du behera langabezia-tasak azken hiruhilekoan, Nafarroan, Andaluzian eta Zeutan izan ezik.

Lanean ari direnak 267.200 dira Foru Erkidegoan, eta jarduera-tasa % 59,29koa da.

Espainiako Estatuan 1,19 puntu jaitsi da langabezia-tasa. Bost milioitik jaitsi da lanik gabe daudenen kopurua, 4.850.800 pertsona baitaude lanik gabe. Langabezia-tasa % 21,18koa da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena