Ekonomia
Protesta Erandion
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ErNE, ELA, eta SiPE sindikatuek kontzentrazioa egin dute Erandioko polizia-etxean, eta Ertzaintzan 'entxufismoa' dagoela salatu dute.
ErNE, ELA, eta SiPE sindikatuen kontzentrazioa. Argazkia: EFE
ErnE, ELA eta SiPE sindikatuek kontzentrazioa egin dute gaur Erandioko polizia-etxearen aurrean eta Ertzaintzan ei dagoen "entxufismoa" salatzeaz gain, Ertzaintza "esklabo egitea" egotzi diote Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari.
ErNE eta ELA sindikatuek deitu dute gaurko protesta, baina SiPE sindikatuak ere bat egin du kontzentrazioarekin. Protesta bilkura Ertzaintzaren 103 mahaiaren negoziazio bilera hasi aurretik egin dute.
Goizeko bederatzietan, aipaturiko hiru sindikatuetako delegatuek honela zioen pankarta bat ireki dute: "Estefaniak entxufatu, diskriminatu eta esklabizatu egiten du".
Sindikatuek Ertzaintzako lanpostu-zerrenda (LPZ) arbuiatu dute, "lanpostuen esleipena entxufismoan oinarrituta" dagoelako, horien esanetan.
Egoera horren aurrean, zerbitzuen batzordea deitzea eskatu dute, kolektiboari erantzun orokorra emateko eta inork orain duen lanpostutik atzera ez egiteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa