Ekonomia
EUSTAT
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eustatek gaur eman dituen datuen arabera, Gipuzkoan hazi da gehien industria produkzioa abuztuan (% 6,8), baina Bizkaian (% 3,4) eta Araban (% 2,6) ere egin du gora.
Industria plana
Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa % 3,3 hazi da abuztuan, 2014ko abuztuko datuekin alderatuta. Hala, urteko lehen zortzi hilabeteetan, orotara, % 3,4 egin du gora ekonomiak.
Eustatek gaur eman dituen datuen arabera, Gipuzkoan hazi da gehien industria produkzioa abuztuan (% 6,8), baina Bizkaian (% 3,4) eta Araban (% 2,6) ere hazi da.
Abuztuan industria ekoizpenak izandako hazkundea uztaileko datuekin alderatuta, % 0,5 hazi da ekonomia EAEn. Kasu horretan ere, Gipuzkoan egin du gora gehien (% 2,2), eta Araban ere hazi da (% 1,1). Bizkaian, berriz, behera egin du (% 1,14, hain zuzen).
Euskal industrian pisu handiena duten alorrei dagokienez, eta 2014ko abuztuko datuekin alderatuta, hauek hazi dira gehien: egurra, papergintza eta arte grafikoak (% 19,8), metalgintza (% 3,7) eta elikagaiak, edariak eta tabakoa (% 2,6).
Jaitsiera nabarmenenak, berriz, energia eta garraioa alorretan izan dira, % 7,3 eta % 4,9 egin baitute behera, hurrenez hurren, urtebetean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa