12:24

Ekonomia

Adegiren aurreikuspenak

5.000 lanpostu sortuko ditu Gipuzkoak 2015ean, % 2,6 hazita

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoako patronalak jaitsi egin du aurten sortuko diren lanpostu berrien aurreikuspena. Hazkunde ekonomikoaren aurreikuspena, berriz, igo egin du.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako enpresek 5.000 lanpostu berri sortuko dituzte eta ekonomia % 2,6 haziko da, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkartearen arabera. Urtean birritan egiten duen egoera ekonomikoaren buruzko inkestako datuak plazaratu ditu patronalak prentsaurrekoan. Otsailean egindako aurreikuspenekin alderatuta, lanpostu gutxiago (1.000 bat) sortuko direla uste du Adegik; Barne Produktu Gordina (BPG), berriz, orduan iragarritakoa baino gehiago haziko da, hiru hamarren gehiago, zehazki.

Donostian eman dituzte datuok Peio Guibelalde Adegiko presidenteak, Jose Miguel Ayerza idazkari nagusiak eta Patxi Sasigain Lehiakortasunerako zuzendariak. Guibelalderen hitzetan, "susperraldirako bidean dago Gipuzkoako ekonomia".

Gipuzkoako patronalaren buruaren arabera, enpresek ekonomian duten konfiantza maila "oso handia" da eta gehiengo batek ( %87,5ek) uste du egoera suspertze bidean edo normaltasunaren barruan dagoela. Jakinarazi duenez, 10 enpresatik 9k dituzten lanpostuei eutsi edo berriak sortzeko asmoa dute. Horrez gain, fakturazioak eta enpresek jasotako eskari kopuruak gora egin dute, betiere inkesta horren arabera.

Hori gorabehera, ekonomian eragina izan dezaketen "ziurgabetasun eta kanpoko faktoreek eragindako nahasmena" aipatu ditu Guibelaldek.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena