Ekonomia
SALEROSKETA
AGENTZIAK | ERREDAKIOA
Garcia Erauzkinen hitzetan, prozesua 'oso aurreratuta' dago. Etorkizunean halako operazio gehiago egiteko aukerari buruz, honakoa esan du: 'Aukerak datozenean, etorri ahala aztertuko ditugu'.
Euskaltel Burtsara atera zeneko irudia. EFE.
Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak iragarri duenez, ondo bidean, R Cable operadore galiziarra azaroaren erdialdera erosiko dute, Lehiarako Batzordeak oniritzia emanez gero.
Goizean egin ditu adierazpenok Euskalteleko buruak, Bilbon, industrializazioari buruzko jardunaldi batzuetan. Horren arabera, Euskaltelen Administrazio Kontseilua gaur arratsaldean bilduko da, R Cable erosteko prozesuaz hitz egiteko.
Garcia Erauzkinen hitzetan, Administrazio Kontseiluak ez du zertan operazioa gaur bertan onartu, urriaren 15era arteko epea baitu horretarako. Prozesua "oso aurreratuta" dagoela esan du, baina oraindik "zertzelada" batzuk daude ixteko.
Euskaltelek hazteko eta etxean eta kanpoan proiektuak zuzentzeko bokazioa duela nabarmendu Euskalteleko presidenteak. Epe motzean, Euskaltel eta R Cable konpainiek bat egin eta talde gisara elkarren ahalik eta modu eraginkorrenean lan egitea nahi dute.
Etorkizunean operazio gehiago egiteko aukeraz galdetuta, Garcia Erauzkinek adierazi du Burtsara pausoa ematea eta R Cable erostea izan direla azken hilabeteotako jauzi handiak, eta, orain, "etena" behar duela konpainiak. Dena dela, honakoa gaineratu du: "Aukerak datozenean datoz, eta etorri ahala aztertuko ditugu".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa