15:24

Ekonomia

Lan Eskaintza Publikoa

Espainiako Gobernuak helegitea jarri du Ertzaintzaren LEParen kontra

agentziak | erredakzioa

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak uste du “larria” dela Mariano Rajoyren Gobernuak “auogobernuaren aurka” abiatutako “borroka juridikoa”.

  • Ertzaintza.

    Ertzaintza. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuko Abokatuak helegitea jarri du Ertzaintzaren 25. Promozioari zegokion 250 plazako lan eskaintza publikoaren kontra, eta behin behinean bertan behera uztea eskatu dio epaileari. Orain, epaileak 10 eguneko epea du erabakia hartzeko.

Aurreko maiatzean, Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoaren Ministerioak eskaera igorri zion Jaurlaritzari, LEPa egoki zezan.

Horixe izan zen helegitea jarri aurreko izapidea. EAEko Justizia Azuitegi Nagusian aurkeztu du helegitea, eta gaur jakinarazi diote Jaurlaritzari.

Iñigo Urkullu lehendakariaren taldeak 20 eguneko epea izango du Espainiako Gobernuaren helegiteari erantzuteko.

"Autogobernuaren aurkako borroka juridikoa"

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak uste du "larria" dela Mariano Rajoyren Gobernuak "autogobernuaren aurka" abiatutako "borroka juridikoa".

Beltran de Herediak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, helegitearekin "urratu" egingo da Segurtasun Batzordean adostutakoa, Ertzaintza 8.000 agentera iristea.

Horren harira, orain 7.707 ertzain dagoela gogorarazi du, eta "8.000ra iristeko berrikuntza prozesua nahitaezkoa" dela. "Amaitzen ari gara hautaketa prozesua, aukeratutako 250 pertsonak heziketa frogekin has daitezen. Kontuan izan beharra dago hortik aurrera pare bat urte direla ia teoria eta praktika heziketan”, azpimarratu du.

Azkenik, "sakoneko arazoa Ertzaintzaren berezitasuna aintzat ez hartzea" dela salatu du. "Ertzaintzan sartzeko prozesuak sekula ez dira legedi komunean arautu".

munean arautu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena