Ekonomia
2012ko aparteko soldata
Agentziak | Erredakzioa
Bueltatzeko falta den bestea, % 50, 2016an ordainduko dutela iragarri du Ana Ollo foru gobernuko bozeramaileak.
Albisteak (2)
Krisi ekonomikoagatik 2012an funtzionarioei kendu zieten aparteko soldata berreskuratuko dute nafarrek aurki. Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, soldata horren % 25 2015ean itzuliko die, eta gainerakoa, 2016an.
Hala iragarri du, gobernu bileraren ondotik, Ana Ollo foru exekutiboaren bozeramaileak. Ollok ez du zehaztu noiz ordainduko dute heren hori; "baliteke abenduan", iradoki du.
Azaldu duenez, datozen asteetan argituko dute. Izan ere, aparteko sari hori itzultzeak suposatzen duen dirutza kalkulatzeke du oraindik Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
2012ko aparteko soldataren beste erdia "urtarrilaren lehen egunetan" ordainduko diete nafar funtzionarioei, Ollok iragarri duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa