11:52

Ekonomia

EUROSTAT

Espainia eta Grezia, langabe gehien dituzten Europako herrialdeak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eurostaten arabera, uztailean % 22,2ko langabezia tasa zegoen Espainian, Europako batez bestekoaren bikoitza; % 10,9koa zen Eurogunean, eta % 9,5ekoa, Europar Batasunean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eurostat Europako Estatistika Agentziak gaur kaleratu dituen datuen arabera, Eurogunean eta Europar Batasunean langabezia tasak behera egin zuen uztailean; bi hamarren egin zuen behera Eurogunean (% 10,9) eta hamarren bat EBn (% 9,5).

Uztailean, % 22,2ko langabezia tasa zegoen Espainian, Europako batez bestekoaren bikoitza; % 10,9koa zen Eurogunean, eta % 9,5ekoa, Europar Batasunean. Greziaren uztaileko datuen faltan, Espainia da Europako langabezia tasarik altuenetakoa duen herrialdea. Greziaren azken datuak maiatzekoak dira, eta langabeen tasa % 25ekoa zen orduan.

Orotara, uztailean, Europar Batasunean 23,1 milioi langabe zeuden; horietatik 17,5 milioi, Eurogunekoak.

Urte arteko datuak kontuan hartuta, Eurogunean zazpi hamarren egin du behera langabeziak; 2014ko uztailean % 11,6koa zen.

Alemaniak eta Txekiar Errepublikak dituzte langabezia tasa baxuenak; % 4,7koa eta % 5,1ekoa, hurrenez hurren.

Langabe kopuruaren jaitsiera handienak Bulgariak (% 11,5etik % 9,4ra) eta Espainiak izan dituzte (% 24,2tik % 22,2ra). Finlandian (% 8,7tik % 9,7ra), Frantzian (% 10,3tik % 10,4ra) eta Austrian (% 5,7tik % 5,8ra), berriz, hazi egin da langabe kopurua.

Europar Batasunetik kanpoko datuei erreparatuta, AEBn langabezia tasa % 5,3koa zen uztailean, 2014an baino bederatzi hamarren txikiagoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena