10:05

Ekonomia

BPG

Estatuko ekonomiak % 1 egin du gora 2015eko apiriletik ekainera

Agentziak | Erredakzioa

2014ko bigarren hiruhilekoak utzitako datuekin alderatuta, hazkundea % 3,1ekoa da; 2015eko lehen hiruhilekoan, ekonomia % 2,7 igo zen, 2014ko urtarriletik martxorako datuekin alderatuta.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako ekonomiak % 1 egin du gora 2015eko apiriletik ekainerako tartean, urteko lehen hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago; batez ere, demanda nazionalaren gorakadak eragin du igoera hori, gaur Estatistikako Institutu Nazionalak zabaldutako Hiruhileroko Kontabilitate Nazionalaren datuen arabera.

Halaber, 2014ko bigarren hiruhilekoko datuekin alderatuta, gorakada % 3,1ekoa da; 2015eko lehen hiruhilekoan, aldiz, % 2,7koa izan zen igoera.

Hiruhileroko hazkunde tasak zein urterokoak bat egiten dute EINek uztailaren 30ean hedatutako datuekin.

Demanda nazionalaren hazkundea

Demanda nazionalak 3,3 punturekin lagundu dio BPGren hazkundeari; urteko lehen hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago da hori. Gainera, kanpoko demandaren ekarpenak ere egin du hobera, bi hamarren (-0,4 puntutik, -0,2ra igaro da).

Enplegua, lanaldi osoarekin baliokidetu ahal diren lanpostuez hitz eginez, % 0,9 igo da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. 2014ri dagokionez, enpleguak % 2,9 egin du gora; hortaz, horrek esan nahi du 477.000 lanpostu gehiago daudela, urte batean lanaldi osoko lanpostuez hitz egingo bagenu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena