Itxi

Ekonomia

'Euskal Y'-a

AHTaren lanetarako 551 milioi euro bideratuko ditu Espainiak 2016an

EITB.EUS

290 milioi Estatuko inbertsioen poltsatik aterako dituzte, eta gainerakoa Kupo bidez eskuratuko du Jaurlaritzak. Nafarroak 36,3 milioi euro izango ditu Castejon-Iruñea tartea egiteko.

  • Ana Pastor Sustapen ministroak otsailean adierazi zuenez, 2019an izango da martxan tren lasterra.EFE

Espainiako Gobernuak 551 milioi euro emango dizkio 2016an Eusko Jaurlaritzari 'Euskal Y'-aren lanak egiteko. Rajoyren gobernua datorren urterako aurrekontuen partidak xehatzen hasi da gaur, eta Sustapen Ministerioaren inbertsioen nondik norakoak azaltzen izan da batzordean Julio Gomez-Pomar Estatuko Azpiegitura idazkaria.

Gomez-Pomarren esanetan, 551 milioi horietatik 290 Estatuko inbertsioen poltsatik aterako dituzte, eta gainerakoa Kupoaren bidez jasoko du Jaurlaritzak.

Nafarroako Gobernuak, bestalde, 36,3 milioi euro izango ditu datorren urtean Castejon-Iruñea tartea egiteko.