12:08

Ekonomia

Erosketa

Tubacexek Prakash enpresa indiarra bereganatu du

Agentziak | Erredakzioa

Egin dituen azken erosketekin, Tubacex soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien munduko ekoizle handiena bihurtu da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubacexek bere egin du Indiako Prakash Steelage enpresaren soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien sailaren % 68, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur (astelehena) jakinarazi duenez.

Otsailean aurreratu zen operazio horrekin, Tubacexek erosteko aukera gordetzen du gainerako % 32aren inguruan. Mumbaitik gertu kokatzen den aipatutako sail horrek 250 langile ditu, eta 25 milioiko fakturazioa.

Konpainiak azpimarratu duenez, "Prakash enpresa gure taldean srltzeak Tubacexek Asiako merkatuan zuen egoera sendotzea ahalbidetzen du, baita zenbait produktu estandarretan merkatu-kuota berreskuratzea ere".

Egin dituen azken erosketekin, Tubacex soldadura gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodien munduko ekoizle handiena bihurtu da, eta Europan, Amerikan eta Asian dauzka industria lantegiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena