Ekonomia
Lan Harremanen Kontseilua
Agentziak | Erredakzioa
Kontratuen kopuruak gora egin du, baina kontratazio berrien % 93,1 aldi baterako dira eta, gainera, iraupen eskasa dute. Lan erreformak dualtasunarekin bukatzea lortu ez duela uste du Kontseiluak.
Artxiboko irudia: EiTB
2014an EAEko langileen % 48,6k bakarrik zuten euren hitzarmena eguneratuta. Gainera, EAEko lan merkatuan behin-behinekotasunak eta kontratu partzialek gora egin dute. Batez beste langile bakoitzeko aldi baterako ia hiru kontratu zenbatu zituzten 2014an.
Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluak 2014ko txostena aurkeztu du gaur, eta 2015ekoaren aurrerapena eman du.
2014ko hasieran langileen % 35ek euren hitzarmenak eguneratuta zituzten eta urte bukaeran portzentajeak lau puntu soilik egin zuen gora. Ondorioz, EAEko beharginen % 48,6k bakarrik eguneratuta zituzten euren hitzarmenak 2014an.
Gainera, langile “asko” erreferentziazko hitzarmenik gabe daudela azaldu du Arrietak, konkretuki, beharginen % 17,1 2014ko amaieran. Urte hasieran % 18,5 ziren.
Behin-behinekotasunak, gora
2013ko abuztutik kontratazioen kopuruak gora egin du etengabe, Lan Harremanen Kontseiluko arduradunak azpimarratu duenez. Ondorioz, langabezia-tasak behera egin du. 2014ko lehen hiruhilekoan % 15,5eko tasa zuen EAEk, eta 2015eko lehen hiruhilekoa igaro eta gero % 14,8koa da.
Hala ere, ondorioak “hain positiboak” ez direla azaldu du Arrietak; izan ere, aldi baterako kontratazioek gora egin dute, kontratu mugagabeekin alderatuta.
Behin-behinekotasunak zertxobait behera egin zuen krisiaren urteetan, aldi baterako kontratu ugari deuseztatu zituztelako, baina behin-behinekotasunak berriro gora egin du susperraldiarekin; izan ere, 2009an % 18,6ko tasa zen eta iaz % 23,6an kokatu zen. Zentzu horretan, lan erreformak dualtasun horrekin bukatzea “lortu ez” duela kritikatu du Arriolak.
Kontratazio berrien % 93,1 aldi baterako dira eta, gainera, iraupen eskasa dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa