Ekonomia
Elkarrizketa Euskadi Irratia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko patronala Confebaskeko presidentea aukeratzeko bozketan abstenitu izana ez dela garrantzitsua uste du Enplegu sailburuak.
Angel Toña Enplegu sailburua. EiTB
Cebek Bizkaiko patronala abstenitu egin zen atzo Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente bihurtu zen bozketan, baina Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak garrantzia kendu dio horri. Hori bai, Cebeken eta SEA Arabako patronalaren arteko harremana azken aldian ez dela "ona" izan aitortu du.
"Faktoria" Euskadi Irratiko saioan egindako elkarrizketa batean, Toñak aitortu du lehen aldia dela Confebaskeko presidentea aho batez izendatu ez dutena, baina uste du datu hori ez dela "garrantzitsua".
"Hautagaia nor zen ofizialki ezagutarazi baino lehen, izena hedabideetan publikatu zuten, eta hori ez zen Adegiren eta Cebeken gustukoa izan. Gainera, Cebeken eta SEAren arteko harremana ez da ona izan azken aldian. Bi gauzak batuta, Cebekek abstenitzea erabaki zuen", azaldu du.
Nolanahi ere, garrantzitsuena Roberto Larrañagaren lana izango dela nabarmendu du. Horren ildotik, "itxaropentsu" dagoela nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa