08:48

Ekonomia

Patronala

Confebaskek gaur aukeratuko du presidentea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Roberto Larrañaga hautagaia aurkeztu du SEAk, baina oraindik ez dago argi zer egingo duen Cebek bizkaitarrak.

  • Miguel Angel Lujua, orain arteko Confebaskeko presidentea. EFE

    Miguel Angel Lujua, orain arteko Confebaskeko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Confebask EAEko patronalak Batzar Nagusia bilduko du gaur, erakundearen presidente berria aukeratzeko. Zalantza nagusia da Cebek Bizkaiko erakundeak SEA arabarrak proposatutako hautagaiari, Roberto Larrañagari, babesa emango ote dion.

SEAri dagokio presidente berria izateko hautagaia aurkeztea, baina aho batez hautatu behar dute. Adegi gipuzkoarra Larrañaga babesteko prest agertu da, baina Cebekek ez du oraindik erabaki zer egin.

Horren ildotik, Bizkaiko patronala "haserre" azaldu zen SEAk hautagaia jakinarazi zuenean, ez zielako horren berri eman aurretik. "Hedabideen bidez" jakin izana kritikatu dute.

Horretaz aparte, Cebekek aitortu du "zalantzak" dituela Larrañagaren hautagaitzaren inguruan. Horregatik, ezetz bozkatzea edo abstenitzea aztertzen ari da. Baietz bozkatzea "oso zaila" dela esan dute patronal horretatik.

Erakunde bizkaitarrak ezetz bozkatuko balu, Larrañagaren hautagaitzak porrot egingo luke, eta Confebaskeko presidenteordeak (Cebekekoa da) hartuko luke kargua behin-behinean, SEAk beste hautagai bat proposatu arte. Abstenituko balitz, baina, Larrañaga presidente bihurtuko litzateke, SEAren eta Adegiren babesarekin.

Presidente berriak Miguel Angel Lujuaren lekua hartuko du Confebasken. Orain arte presidente izandakoak aitortu du agintaldiko "puntu beltza" dela sindikatuekin akordioa lortu ez izana, baina puntu positibo gisa ETAren indarkeriaren amaiera eta krisi ekonomikotik ateratzen hasi izana aipatu ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena