12:53

Ekonomia

Laboral Kutxa

EAEko ekonomia % 2,6 haziko da aurten eta % 2,8 datorren urtean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Laboral Kutxak bere azken txosten ekonomikoa aurkeztu du gaur Bilbon. Horren arabera, langabeziak behera egingo du aurten EAEn, % 16tik % 15era.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 2,6 haziko da aurten eta % 2,8 datorren urtean, Laboral Kutxaren azken txosten ekonomikoaren arabera.

Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa zuzendariak aurkeztu du gaur erakunde horren azken analisi ekonomikoa. EAEn langabezia % 16tik % 15era jaitsiko da aurten, aurreikuspen horren arabera. Nafarroak, berriz, % 14ko langabezia-tasarekin itxiko du urtea.

Inflazioari dagokionez, aurten % 0,2 egingo du gora Euskadin, eta % 0,2 egingo du behera Espainiar Estatuan.

Madariagaren iritziz, petrolioaren salneurri baxuak eta Europako Banku Zentralaren politikek Espainia eta Euskadiko ekonomien "kanpoko dopina" izaten jarraituko dute datorren urtean.

AEBko interes tipoen igoera, Txinako ekonomiak bizi duen egoera, Europar Batasuneko etorkizuna eta Erresuma Batuko erreferenduma “kontuan izateko” aldagaiak izango direla ohartarazi du Madariagak. Susperraldiak “luze” joko duela gaineratu du Laboral Kutxako ordezkariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena