Ekonomia
Bilboko Merkataritza Ganbara
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Merkataritza Ganbarak aurkeztutako analisiak dioenez, euskal ekonomia Espainiar Estatukoa baino motelago suspertzen ari da.
Euskal Autonomi Erkidegoko eta Bizkaiko ekonomia suspertzen ari dira 2015. Urtean, baina susperraldia Espainiar Estatukoa baino motelagoa da. Hala adierazten du Bilboko Merkataritza Ganbarak aurkeztutako analisi ekonomikoak.
2015eko lehen sei hilekoan Bizkaiko Barne Produktu Gordina %2,5ean eta Euskadikoa %2,6ean hazi dela esan du Bilboko Merkataritza Ganbarak. Enpleguaren sorkuntzak gora egin duela, gizarte-segurantzako afiliatuen kopurua igo egin duela, eta autonomoen kopurua ere hazi egin dela gaineratu du Miguel Angel Corres Bilboko Merkataritza Ganbarako presidenteak.
Bizkaian, aurtengo lehen sei hilabeteetan, 2014ko lehen urte erdian baino 27.531 lanpostu gehiago sortu direla esan du Corresek, nahiz eta kontratazio hauen %92,4a epe mugatuko lanpostuak diren. Bizkaiko industriak, eraikuntzak, merkataritzak, etxebizitzen eta autoen salmentak, turismoak, eta aireportuko eta portuko jarduerak igoera nabarmena izan dutela gaineratu du.
2016. urtean Euskal Autonomi Erkidegoko Barne Produktu Gordinak %2,5eko igoera izatea espero du Bilboko Merkataritza Ganbarak eta Bizkaikoa %2,6 igotzea aurreikusten du.
Greziako egoera ekonomikoak euskal ekonomian ez duela eraginik izango uste du Corresek, baina Txinako egoera ekonomikoaren eboluzioa gertutik jarraituko beharko dela esan du.
Irango akordioak, ordea, euskal enpresetan eragina izango duela uste du Bilboko Merkataritza Ganbarako presidenteak. Petroleoarekin eta hodiak fabrikatzen dituzten enpresentzat onuragarria izango dela dio. Petronor, Tubacex eta Tubos Reunidos enpresak aipatu ditu.
Rajoyk egindako erreforma fiskalen inguruan, "hauteskundeetarako estrategi moduan" ikusten dituela esan du Miguel Angel Corresek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa