10:17

Ekonomia

Hirugarren erreskatea

Greziako Gobernua erreformak onartzeko estrategia zehazten ari da jada

Agentziak | Erredakzioa

Litekeena da oposizioko babesarekin bakarrik onartu ahal izatea lehen neurri sorta, biharko saioan. Hainbat ministro eta parlamentari akordioaren aurka azaldu dira dagoeneko.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziako Gobernua osatzen duten alderdiak, Syriza ezkertiarra eta Greziar Independenteak nazionalistak, bilduta daude Parlamentuan onartu behar duten lehen neurri sortari begira estrategia zehazteko, eurogunearekin akordioa lortu ostean.

Hirugarren erreskateari buruzko negoziazioak hasteko lortutako akordioak hautsak harrotu ditu bi alderdiotan, hori dela eta, aurreikusi dute lehen lege-sorta soilik oposizioko babesarekin onartu ahal izango dela.

Panayotis Lafazanis Energia ministroak atzo esan zuen ez duela akordioaren alde bozkatuko, baina ez zuela dimititzeko asmorik.

Gaur, asteartea, Lafazanis Syrizako Plataforma Ezkertiarra deitutakoaren buruak Alexis Tsipras lehen ministroari eta Gobernuari atzera egiteko eta akordioa ez babesteko eskatu dio.

Lafazanisek ez zuen babestu Gobernua aurreko astean Bruselarekin negoziatzeko. Baina ministro horrekin batera, Syrizako beste 30 diputatuk ere ez zuten babestu -149 dira guztira-, gehienek abstentzioen bidez, bozketan parte hartu gabe, eta bik kontrako botoa eman zuten.

Gainera, beste 15ek alde bozkatu bazuten ere, atxikimendua eman zioten kritikoak babesteko gutun bati.

grezia atenas europa efe bandera

Horien artean Nikos Juntis Kanpo Arazoetarako ministrordea zegoen eta, atzo, dimisioa ematen lehena izan zen.

Bere kargua, halere, alderdiko zerrendan dagoen hurrengoak hartuko du, eta hori ere Syrizako ildo ezkertiarretik dator.

Egoera kritikoa da, halaber, Greziar Independenteak alderdiaren kideen artean. Panos Kamenos Defentsa ministro eta alderdiko buruak adierazi zuen bere alderdiak Gobernua babesten jarraituko zuela, beti ere koalizioan oposizioa sartzen ez badu, baina akordioa ez zuela babestuko.

Gaur, Gobernuko hainbat kidek eta diputatuk berretsi egin dute, bileran parte hartu baino lehen, Tsipras eta akordioa babestuko dutela, konpromiso hori orain arte Syrizak defendatu duen politikaren kontrakoa bada ere, Greziar Independenteekin gertatzen den bezala.

Momentuz ez dago argi zer erabakiko duen Tsiprasek, biharko bozketa garrantzitsuaren harian; lehen neurri sorta horren bozketak baldintzatuko du hirugarren erreskateko negoziazioen hastapena.

Hainbat aukera daude, batetik, gauzak bere horretan mantentzea, hau da, Gobernua aldatu barik eta koalizioa handitu gabe eta, bestetik, bozketan oposizioko botoez baliatzea.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena